Kaixo kaixoo...
Ongi etorri nire blogera!!
Hemen informatikako kuriositateak (eta baita kotxeak ere!) ikusiko dituzue!
Atzo, web orrialdeak ikusten nenbiltzala, ingeleseko liburuan ikusi nuen zerbait gogoratu nuen.
Artificial Intelligence deitutako enpresa batek programa inteligente bat sortu zuen: Hal.
Sinestu ezinik utzi du jendea, zeren programa honek pertsonak bezala ikasten ditu gauzak (ingelesa ikasten ari da oraintxe). Gainera, xakeko munduko jokalaririk hoberenaren kontra irabazi zuen (kontrakoek egiten zituzten mugimenduak ikasi zituen eta horiek erabili zituen).
Gainera, Hal honekin hitz egin ahal da, eta Hal-i istorioak kontatzea gustatzen zaio.
Artificial Intelligence-k ere programatxo bat jarri du Internet-en, MyBot izenekoa, eta honekin (ingelesez eta modu sinple batean) hitz egin ahal dugu. Messenger-ean jarri ahal da ere.